TXINBADIA mugaz gaindiko sare bat da, Txingudiko badiako espazio naturalen erabilera publikoaren kudeaketara, kontserbaziora eta ingurumen-hezkuntzara zuzentzen dena. Bisitarientzako arretako eta ingurumen-hezkuntzako 4 ekipamendutan egituratzen da sarea, eta ekipamendu horietatik egiten dira, halaber, espazio naturalak kudeatzeko lanak.
Espainia–Frantzia–Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Eragilearen (POCTEFA) esparruan 2007-2013 aldian egindako proiektu baten babesean (TXINBADIA; EFA186/11) sortu zen sarea, eta 2014 eta 2015 artean gauzatu zen bigarren proiektu bati esker (TXINBADIA 14-15; EFA271/13) finkatu zen sarea (bigarren proiektu hori ere POCTEFA proiektu bat zen). Nolanahi ere, bi espazio horien arteko elkarlana aurretik hasi zen, eta Txingudiko badiaren eta Domaine de Abbadia eremuko taldeen ingurumen-hezkuntzako elkarlanean oinarritzen zen.
TXINBADIA+ (EFA054/15) da lankidetza-sare horrekin lotzen den hirugarren proiektua. POCTEFA proiektuen 2014-2020 aldirako 1. deialdian onartu zen, eta LANTALDEAK ETA ESPAZIO NATURALAK GAITZERA ZUZENTZEN DA, ERABILERA PUBLIKOA ETA KONTSERBAZIOA BATERAGARRI EGITEKO HELBURUAREKIN.
Proiektuaren helburua da, besteak beste:
5 erakundek osatzen dute proiektu horien garapenerako lankidetza:
Txinbadia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012