txinbadia

Mugaz haraindiko
natura-guneen ingurumen-hezkuntzako,
erabilera publikoko eta kontserbazioko sarea

POCTEFA

Txingudiko padurak

Txingudiko padurak

Txingudi, itsasertzeko heze gunea da, Bidasoa eta Kantauri itsasoaren topaketaren lekukoa. Historian zehar azkarki eraldaturik eta jendeak moldaturik, Txingudiko padurak hiri bazterreko natur eremu babestuaren adibidea dira.

Hiri eta industrien hedapenak padura eremu handiak desagertu diren arren, egun, jatorrizko heze gunearen laurdena babestua da. Euskal Herriko estuario kontserbatuenetarikoa da, eta Gipuzkoako estuarioen eredu onena.

Bestetik, Txingudiko kokapen geografikoak, Pirinioen eta Bizkaiko golkoaren elkartze puntuan, padurak penintsula iberikoa eta europar kontinentearen arteko komunikazio eremu naturala bihurtzen ditu. Migrazioen igarobide garrantzitsua da: Europa eta Afrika arteko bidea egiten duten 90 milioi hegazti bertatik pasatzen dira, Europa Mendebaldeko migrazio bide handiena bihurtuz. Horrela, Txingudi, eskualdeko hegazti guztien (abifauna) aterpe handia da, urte osoan zehar.

1998. urteaz geroztik, 257 hegazti espezie zenbatuak izan dira. Aberastasun handia da, kokapenari loturikoa. Gainera, Gipuzkoan arriskuan diren espezie batzuk asko ikusten dira bertan.

Txingudi nazioarte mailan ezagutua da. Nazioarte mailako garrantzia duten heze guneen artean sartua izan da (RAMSAR komenioa). Hegaztien babeserako eremu berezi eta Natura 2000 sarea osatzen duten kontserbazio eremu berezi gisa ezagutua da ere.

Bi eremu bereiz daitezke:

  • Plaiaundi Parke Ekologikoa (Irun): 2 kilometroko xendra seinalatua du. Bidean zehar ezarriak diren interpretaziorako argibideek eta behaketarako postuek, erabilpen publikoa eta naturaren babesa bateratzen dituzte. Parkearen sartzean, Txingudiko Ekoetxea dago.
  • Jaitzubia (Hondarribia): 3 kilometroko xendra seinalatua du. Lekua, errekatxoa eta itsaso zabalaren trantsizio naturala da. "Benetako igarobide ekologiko berdea" da, paduren eta Jaizkibel mendiaren arteko komunikazioa ahalbideratzen duena.

Argibide gehiagorako: www.euskadi.net/txingudi

Erlaitza

Erlaitza

Erlaitza, Lapurdi itsasertzeko azken eremu natural handia da. Itsaslabarren ertzetatik ikusten diren paisai naturalak liluragarriak dira. Muino eta gailur efektuek, Kantauri itsasoak, itsaslabarrek, laborantza eremuek eta, atzealdean, mendiek osatzen duten paisaiaren ikuspegi anitzak eskaintzen dituzte.

Exanzabaleko eremuak - Erlaitzak, ingurumen aniztasun handia eskaintzen du, bai baldintza ekologikoen ondorioz, baita jendearen eraginarengatik ere.

Itsasertzeko otalurra, eremuko berezitasun aipagarrienetakoa da.

Eremuko itsasertza, euskal itsasbazter osoa bezala, interes geologiko berezikoa da, eta Frantziako bakarra da.

Eremuan aktibitate ezberdinak daude: laborantza (larreak), algar izenekoa (gela egiteko) ekoizteko alga bilketa, eta ehiza.



GVCG64 Hendaia Kontserbatorioa CPIE FEDER

Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF)-rekin batera finantzatuta

Txinbadia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012